Iker Barrainkua durangarrak Eibar taldea ordezkatuko du Euskal Ligako FIFA20 txapelketan

Jone Guenetxea 2020ko api. 12a, 11:16

Athleticen aurka finala jokatuko du eta Hamaika Telebistan ikusgai egongo da, 17:00 inguruan. 

Iker Barraikua 26 urteko gazte durangarra izango da Eibarren ordezkaria Euskal Liga FIFA 20 txapelketaren finalean. Athleticen aurkako partidua Hamaika Telebistan ikusgai egongo da. Barrainkua Eibar taldearen bazkidea denez, motibaziorik ez zaio faltako.

 

Zein txapelketatan parte hartuko duzu?

Gu ere bai Euskal Selekzioaren aldeko erakundeak eta Game Erauntsiak antolatuta bideo-joko txapelketa da.  Finala gaur jokatuko dugu,  Eibarrek eta Athleticek. 

Zelan hartu zenuen parte hartzeko erabakia?

Sare sozialetan parte hartu zitekeela ikusi nuen, eta lagunek animatuta izena eman nuen. Lagunek badakite bideo-jokoetan FIFA zalea naizela. 

Finalera heltzea espero zenuen?

Ez. Parte hartzearen arrazoietako bat zelako maila nuen jakitea zen. Lehenengo eta bigarren faseak gainditu nituen eta final aurrekoetan Osasunaren aurka 5-2 irabazi nuen [Eibar taldearen ordezkaria da].

Finala Athleticen aurka jokatuko duzu.

Bai, gaur 17:00 inguruan Hamaika telebistan ikusgai izango da.

Bideo-jokoak entretenigarriak izango dira konfinamenduan.

Bai, egun hauetan gehiago jokatzen ari naiz. Aurretik, asteburuetan jokatzen nuen gehien bat. Aste bitartean ere inoiz jokatu izan dut oposaketak prestatzen ari naiz eta.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!