Hainbat durangarrek #EuskalHerriaBatera dinamikarekin bat egin dute

Jone Guenetxea 2020ko api. 11a, 20:01

Aberri Egunaren harira antolatutako dinamikan parte hartzera deitu dute.

Domekan, apirilak 12,  balkoietan ikurrina jarri eta eguerdiko 12:30ean, minutu bateko isilunearen ostean, Txoria txori eta Ikusi mendizaleak kantua abesteko deialdia egin dute. Kantuak Bizkaia Irratian eta Naiz irratian sintonizatu ahalko dela azaldu dute prentsa oharrean. 
 
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!