Bartolome Ertzilla Musika Eskolako hainbat ikasle eta irakasle euren etxeetako balkoi edo leihoetara aterako dira musika jotzera. Bakoitzaren kale edo auzoa animatzeko asmoz sortu dute egitasmoa.
Zortzietako txalokadaren ostean hasiko da ekimena, eta udalaren arabera hurrengo guneetan entzun ahalko da: Murueta Torre, Intxaurrondo, Askatasun Etorbidea, Sanrokebide, Antso Estegiz, San Ignacio auzunea eta Untxillatz.
Udaletik eta Bartolome Ertzillatik, Durangoko musikari guztiei luzatu gura diete gonbidapena.