Stop Accidentes Euskadik haurrentzako marrazki lehiaketa abiatu du

Anboto 2020ko apirilaren 2a

Durangon bizi diren edo Durangon ikasten duten Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako umeei zuzenduta dago.

Bide hezkuntzan sakontzea da helburua. Horregatik, bide-segurtasuneko mezu bat islatzen duten marrazkiak sortu eta ondoko helbide elektronikora bidali daitezke apirilaren 13ra arte: stopaccidentesbidehezkuntza@gmail.com. Marrazkiarekin batera honako informazioa bidali behar da: Artistaren izena, maila eta ikastetxea (marrazkian ezingo da izena agertu), legezko tutorearen izena eta harremanetarako telefonoa.

Bidalitako marrazkiak kategoria bitan banatuko dituzte: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak, eta, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak. Maila bakoitzeko sei argazkirik onenak aukeratu eta egutegi digital bat sortuko dute. Sariak ere egongo dira irabazleentzat: bizikletarako kit-ak. Irabazleak sare sozialen bidez jakinaraziko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!