[BIDEOA] Sirena hotsak Durangon, bonbardaketa gogoratzeko

Anboto 2020ko mar. 31a, 21:37

Herri ekimenetik irtendako deialdiari erantzunez, sirenak hotsak entzun dira Durangon 21:00etan. 

Bideoan Alde Zaharretik, Askatasun etorbidetik eta Sasikoa kaletik grabatutako irudiak jaso dira.

Beste herri deialdi batek Ikurriña edo zapi bat krespoi beltzarekin jartzeko proposatzen zuen eta Durangoko hainbat herritarrek ekimenarekin bat egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!