Musika Leihotik ekimena egingo dute astelehenean Bartolome Ertzilla Musika Eskolako ikasle eta irakasleek

Anboto 2020ko mar. 29a, 12:50

Zortzietako txalokadaren ostean hasiko da ekimena, eta hurrengo guneetan entzun ahalko da: Murueta Torre, Intxaurrondo, Askatasun Etorbidea, Sanrokebide, Antso Estegiz, San Ignacio auzunea, Untxillatz.

Astelehenean Bartolome Ertzilla Musika Eskolako hainbat ikasle eta irakasle euren lehio edo balkoietara aterako dira musika jotzera. Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, helburua ez da kontzertu bat ematea, bakoitzaren kale edo auzoaren giroa animatzea baizik. Izan ere, aurreko asteetan, Durangoko musika ikasle eta irakale batzuk berdina egitera animatu dira, haien auzotarrei giroa alaituz

Zortzietako txalokadaren ostean hasiko da ekimena, eta hurrengo guneetan entzun ahalko da: Murueta Torre, Intxaurrondo, Askatasun Etorbidea, Sanrokebide, Antso Estegiz, San Ignacio auzunea, Untxillatz.

Bartolome Ertzillatik gonbidapena luzatu nahi diete Durangoko musikari guztiei, beraz, ikasle gehiagok edo Durangoko beste musikariek parte hartu nahi badute, astelehenean izango dute aukera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!