[BIDEOA] "Laguntza Sarearen bidez, 300 pertsona baino gehiagok izena eman dute Durangon"

Jone Guenetxea 2020ko mar. 28a, 13:25

Durangoko herritarren elkartasun adierazpenak gogora ekarri ditu Ima Garrastatxu alkateak. Udalaren eta herriko hainbat eragileren artean antolatu duten Laguntza Sarea jarri du adibide legez.

Herritarrei laguntzeko udalak hartutako neurri ekonomikoak gogoratu ditu alkateak: Durango Kirolak, Bartolome Ertzilla Musika Eskola, Udal Euskaltegia eta Astarloa Kulturgintzan ordainketak etetea, besteak beste. Neurri sozialei dagokienez, janaria banatzeko edo adinekoei deitzeko zerbitzua, azpimarratu ditu, besteak beste.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!