Hondakinak batzeko zerbitzuek honako aldaketak dituzte aurrerantzean:
- Altzariak eta tresnak. Debekatuta dago etxeko altzariak kalera ateratzea. Zerbitzua eten egingo da behin-behinean, abisu berri bat eman arte
- Hondakin organikoen edukiontziak. Estalkiarekin kontaktuak ekiditeko eta kutsatzeak saihesteko zarratu egin ditu beste abisu bat arte. Poltsa organikoak ematen dituzten makinekin ere neurri bera aplikatu du.
- Edukiontzi mugikorrak eta merkatarien hondakinen gaikako bilketa. Zerbitzua martxoaren 23an ipini gura zuen udalak martxan, baina atzeratzea erabaki du. Baita zerbitzu horiei buruzko informazio banaketa ere.