Durangoko Udalak erabaki du aurrerantzean "beharrezkoak diren udal langileak bakarrik" joango direla haien lanpostuetara

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 24a, 11:18

Horien artean daude udaltzaingoa, hilerriko langileak, brigadakoak eta Durango irratikoak. Gainontzeko langileek, administrariek esate baterako, etxetik egingo dute lan aurrerantzean. Horientzat baliabideak ipini ditu udalak

Udalak orain arte aukera ematen zien administrazioko langileei telematikoki lan egiteko, baina orain, neurri hori langile guztiei aplikatzea erabaki du. "Gure langileak zaindu nahi ditugu, eta, izan badaiteke, erabaki hau eredu izan dadila beste erakunde batzuetan. Horregatik, ezinbestekoa ez den kasuetan, udal langileek etxetik lan egingo dute euren osasuna eta ingurukoena zaintzeko. Ahal den heinean pertsonen mugimendua, eta gaixotasunaren kutsaketa murriztu nahi dugu', azaldu dute udal ordezkariek.

Horretarako, beharrezko erremintak eskainiko dizkie udalak bere langileei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!