Stree View aplikazioarekin (https://acortar.link/p9d), museoko areto guztiak bisitatu ahalko dira. Poly sistemarekin, ostera, bisita birtuala egin ahalko da audiogiden laguntzarekin (https://poly.google.com/u/4/). Argazkiko QR kodearen bidez ere, audiogidak entzun ahalko dira. Bertan, Histora Aretoko eta Euskal Arte Garaikidearen Aretoko erakusketen informazio guztia dago entzungai.
Martxoaren 13an Fernando Mardonesen 'Desbideratzeak' erakusketa inauguratzekoak ziren Durangoko Arte eta Historia museoan. Erakusketa atzeratu egin da, hala ere, katalogoa ikusgai dago sarean.