Trainingym, etxetik irten barik kirola egin ahal izateko aplikazioa aurkeztu du Durangoko Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 20a, 11:41

Aplikazioa garatze fasean zegoen, baina egoerak hala behartuta, aplikazioa aurkeztea erabaki du udalak. Aplikazioak, yoga, fitness, bizikleta estatikoa edota indar ariketak egiteko aukera eskaintzen du. Durango Kirolak entitateko bazkideei zuzendutako aplikazioa da.

Etxetik irten barik ariketa fisikoa egiteko aukera eskaini gura du Trainingym aplikazioak. “Egoera berezi bat bizitzen ari gara, eta horrek ekimen bereziak martxan jartzera behartzen gaitu. Etxetik irten ezinik gauden honetan, Durango Kirolak-etik hutsune hori betetzea nahi dugu, bizimodu osasungarri bat mantentzeko asmoz”, adierazi du Ane Abanzabalegi Durango Kirolak-eko zuzendariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!