[BIDEOA]: 'Zabalefest,' etorkizun "politago bat" sortzeko Durangoko familia batek hasitako ekimena

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 18a, 21:05

Konfinamendua errazago eraman asmoz, Durangoko familia batek arratsaldero etxeko balkoitik bizilagunei abesten die. Musika tresnak hartuta beraien kontzertutxoa ematen dute, eta bizilagunek beraiekin batera abesten dute. 

Familiako kideek ANBOTOri jakitera eman diotenez, "horrelako egoeretan elkartasun eta elkar zaintzeari fokua jartzen badiogu etorkizun politago bat sortuko dugu". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!