Amama zoriontzeko modu originala konfinamendu egunotan

Jone Guenetxea 2020ko mar. 18a, 19:31

Durangoko familia batek zorion oharra utzi dio amamari atean.

Koronabirus egunotan irudimena erabiltzea besterik ez zaigu gelditzen. Durangoko familia batek amama zoriondu gura izan du bere urtegunean, gaur. Ziurrenik telefono dei eta bideokonferentziarik ez zen faltako. Baina, isolamenduak behartuta, opari ukigarria (eta hunkigarria) eman gura izan diote. Iloba guztien partez zorion mezua utzi diote atean. Amama horrek hori eta gehiago merezi du, seguru. ANBOTOtik ere zorionak eta besarkada handi bat. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!