Partidu biren faltan, Durango Nissan Gaursak bere esku du liga irabaztea

Anboto 2020ko mar. 14a, 11:00

Joan zen asteburuan, Euskal Ligako talde bi onenek indarrak neurtu zituzten Arripausuetan, eta norgehiagokak ez zuen inor epel utzi. Asko zegoen jokoan. Irabazleak liga irabazteko abantaila hartuko zuen, eta galtzailea beste emaitzen mende geratuko zen.

Partidu estu eta borrokatua izan zen, eta, azkenean, durangarrek irabazi zuten: 15-13. Emaitza horri eskerrak, eta amaierarako jardunaldi biren faltan, Durango Nissan Gaursak bere esku du Euskal Liga irabaztea. Gernika-Arratiko eta Bera Bera B taldeen aurkako partiduak falta zaizkio.

Bestalde, maila berean dabilen Elorrio Parra Taberna seigarren tokian dago sailkapenean. Asteburuan Domiberia Errioxa taldearen kontra jokatuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!