Durangoko Arte eta Historia museoan Fernando Mardonesen argazkien erakusketa inauguratuko dute

Fernando Mardones artista bisualaren Desbideratzeak erakusketak ateak zabalduko ditu bihar; EHUko irakaslea ere bada, Arte Ederren fakultatean. Mardonesek grabatuagaz eta pinturagaz lan egin du, batez ere. Desbideratzeak. Argazki izaeraren aztarna, ikusteko modukoaren eraldaketa legez erakusketa honetan, metalean, egurrean eta paperean inprimaturiko fotoinprimakiak erakutsiko ditu.

Apirilaren 19ra arte egongo da ikusgai erakusketa, Durangoko museoan. "Erakusketa honetarako, grafikatik garatzen den eraldaketaren funtzionamendua aztertu gura izan dut bereziki. Eraldaketa hori argazkiagaz sinbiosian hedatzen den unea jaso gura izan dut, eduki plastikoek dituzten gaitasun adierazleak erakusteko", nabarmendu du Mardonesek.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.