Irene Loizatek 15. amaitu du duatloien Europako txapelketa

Anboto 2020ko mar. 7a, 19:23
Artxiboko irudia.

Punta Umbrian (Huelva, Espainia) jokatu da Europako Txapelketa.

Durangarra ez da sasoirik onenean iritsi, baina goikoen borrokan egotea lortu du.

Iazko txapelketa irabaztea lortu zuen Loizatek. Aurten ordea, ikasketen eta azterketen ondorioz, ezin izan du nahi moduan prestatu eta bazekien ez zela sasoirik onenean iritsiko.

Lisa Perterer austriarrak irabazi du txapelketa: 58.48. Honako hau izan da Loizateren denbora: 1.02.29. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!