Lur-jausia Zaldibarren

Ekologistak Martxan taldeak Verter Recycling enpresaren aurka kereila jarri du Zaldibarko lur-jausia dela eta

Joseba Derteano 2020ko mar. 5a, 13:43

Carlos Alonso Cidad abokatua, Durangoko epaitegi aurrean.

Zaldibarko zabortegian gertatutakoa ez dela kasuala uste du erakundeak.

Ekologistak Martxan taldeak uste du Zaldibarko zabortegian otsailaren 6tik aurrera jazotako gertakariak "ez direla ustekabekoak" edo "ustekabeko istripu baten ondorio" izan. "Zabortegiaren kudeaketa negargarriaren eta haren betetze eta funtzionamendu-prozesuaren kontrol eskasaren ondorio dira", azaldu dute ohar batean.

Gertaera horietatik eratorritako erantzukizunak "judizialki ikertu eta garbitu" beharko direla uste dute, "mugarik gabeko eta berme guztiak dituen prozesu penal batean".

Eredu aldaketa

Era berean, hondakinen kudeaketaren eredu-aldaketari buruzko eztabaida eman behar dela aldarrikatu dute. "Hondakinen sorrera murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko eta haien kudeaketan inpaktuak murrizteko politikak errealitate bihurtu behar dira". Hondakinen zabortegien "beharrezko kudeaketa publiko eta gardenaren" inguruko eztabaida ere eskatu dute, "ahalik eta etekin ekonomiko handiena lortzeko kontrol eta segurtasun-bermeak ezabatzen dituen negozio ekonomiko pribatua izaten jarraitzea saihesteko".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!