‘Elurretako lehoinabarra’ emanaldian Xabier Ormazabal alpinista gogoratuko dute bihar, Plateruenean

Joseba Derteano 2020ko mar. 5a, 13:05
Xabier Ormazabal alpinista 2004an hil zen, Cho Oyu mendian.

Mendiak Hurbilduz jaialdiaren barruan izango da.

Xabier Ormazabal 2004an hil zen, Cho Oyun, 23 urterekin. Gaztea izanagatik, arrasto luzea utzi zuen goi mendietan. Esaterako, Elurretako Lehoinabarra titulua lortu zuen, sasoi bateko Sobiet Batasunean 7.000 metrotik gorako bost tontorrak igotzeagatik.

Barikuan, Mendiak Hurbilduz jaialdiaren barruan, alpinista urretxuarra gogoratuko dute Elurretako Lehoinabarra ekimenaren bidez. Emanaldia 19:00etan hasiko da, Plateruenean. Xabierren anaia Andoni Ormazabal bertan izango da azalpenak ematen. Xabik utzitako argazki eta egunkaria oinarri, mendizale gaztea nor zen azaldu eta egindakoak oroituko ditu emanaldi horretan.

Ostean, Karakorum dokumentala eskainiko du Jose Carlos Tamayo alpinista eta eskalatzaileak.

Emanaldi bietarako sarrera doakoa da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!