Emakumeen Nazioarteko Eguna

[MARTXOAK 8] Berdintasunean eragiteko egitaraua aurkeztu dute Durangoko Udalak eta eragile feministek

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 2a, 11:00

Durangoko Udalak, berdintasun kontseiluak eta herriko mugimendu feministak sortutako egitaraua aurkeztu dute. "Durango eta mundu parekidea" lortzeko ekarpena egin gura du egitarauak, Ane Abanzabalegi zinegotziaren esanetan. Julian Riosek, "egunero" egin beharreko lanetan ipini du arreta. Durangoko egitaraua, behean irakurgai

Martxoaren 4tik 14ra arte

  • Erakusketa. San Agustin kulturgunean. 2018an Durangotik Kobanera (Kurdistan) joandako delegazioaren argazkiak. Antolatzailea: Suargi elkartea

Martxoaren 6a, barikua

  • Hitzaldia. 19:00ean,"Signos en el tiempo" (gazteleraz). Maria Jesus Cuetoren eskutik, arte eta historia museoan

Martxoaren 8a, domeka

  • Lilakrosa, "Durango berdintasunez blai" lelopean. Ezkurdin emango diote hasiera 12:00etan. Kamisetak eta motxilatxoak salduko dituzte. Batutako dirua Kurdistango herrixka bat laguntzera bideratuko dute. 
  • Batukandra taldearen emanaldia Lilakrosaren bukaeran.

Martxoaren 13a, eguena

  • Hitzaldia eta liburu irakurtaldia Andragunean, 18:00ean. Marisa Barrena ekintzaile feministak Samara Velte idazlearen "Nik sinisten dizut" liburuari buruz jardungo du
  • Filmak, zinema. Zinegoak, Bilboko LGTB zinema jaialdiaren film batzuk proiektatuko dituzte San Agustin kulturgunean. 20.00etan

Martxoaren 15a, domeka

  • World cafe tertulia. "Mujeres en resistencia". Nikaraguako emakumeen egoeraren inguruko tertulia. Tokia: Plateruena

Martxoaren 28a, zapatua

  • Kontzertua. Abesti feministen lehiaketako finalisten kontzertua Plateruenean. 19:00

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!