[BIDEOA] Durangon abiatu den bizikleta martxan AP-8ko ordainsaria kentzeko eskatu dute

Anboto 2020ko mar. 1a, 11:02

Durangotik Zornotzara joan-etorria egin dute bizikleta zale dezente batu dituen ekimenean. 

AP-8 Peajerik Ez Plataformak egindako deialdia izan da. Autopistako ordainsaria kenduta, trafikoa handik bideratu eta N-634 errepidean dabiltzan bizikleta zaleen segurtasuna handituko litzatekeela uste dute. "Errepide honetatik 24.000 ibilgailu baino gehiago ibiltzen dira egunero eta horrek Bizkaiko errepide saturatuena eta arriskutsuena bihurtzen du", adierazi dute antolatzaileek ohar batean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!