[ARGAZKIAK] Leporaino bete da Landako Gunea beste urte batez 40 Minutu Rock jaialdiagaz

Anboto 2020ko ots. 29a, 17:46

Tximeleta, Skakeitan, Rotten XIII, Mocker´s eta Soziedad Alkoholika taldeek eskaini dituzte kontzertuak jada.

Iluntzerako, Kaleko Urdangak, The Potes, eta Arkada Social taldeen punk rock doinuek eta Mafalda, Tremenda Jauria, Green Valley eta Tribade taldeen “trintxerako doinu dantzagarriak” eskainiko dituzte. Goizaldera arte iraungo du festak.

Antolatzaileak "oso pozik" agertu dira musikazaleek emandako erantzunarekin. 500dik gora boluntarioen lana ere "eskertu" dute.

(Argazkiak: 40 Minutu Rock)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!