[BIDEOA] Durangoko Gozatu Gozotegiko 'Lur-garana' te-pasta, Euskadiko onena

Joseba Derteano 2020ko ots. 28a, 20:09

Estatu mailako gozotegirik onenak batu dituen Dulcypas lehiaketan saritu dute.

Sevillan izan zen lehiaketa, orain astebete, Dulcypas aldizkari prestigiotsuak antolatuta. Durangoko Gozatu Gozotegiak lehenengoz parte hartu eta Euskadiko te-pastarik onenaren saria irabazi zuen. Anne Cornejo gozogile-chefa izan da pastaren sortzailea. Karmele Elexpek, Gozatu Gozotegiko arduradunak, azaldu dio ANBOTOri pasta saritua zelan egin duten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!