Esandako moduan, zazpi lagunek hezurmamitzen dituzte protagonistak; Iñake Irastorza, Nagor Gonzalez, Martxelo Rubio, Josune Velez de Mendizabal, Haizea Baiges, Jontxu Martinez eta Egoitz Sanchez dira aktore lanak egingo dituztenak.
Antzerkigintza berriak
El patio de mi casa 'Antzerkigintza berriak' ekimenaren barruan hautaturiko proiektua da. Bilboko Arriaga, Donostiako Victoria Eugenia eta Gasteizko Principal antzokiek elkarregaz ekoitzi dute lana. Obra euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dute. Durangokoa gaztelaniaz izango da. Bilbon eta Donostian antzeztu eta gero heldu da Durangora. Gero, Basurin, Ermuan, Zornotzan, Santurtzin eta Ordizian egingo dituzte emanaldiak.