Zelan gogoratzen duzue aurreko bisita?
Ba, izugarria izan zen. Egia esateko, oso gustuko dugu egunez kontzertuak eskaintzea eta ikusleen aurpegiak ikustea. Mandarinak oparitu zizkiguten, gainera!
Ezagutzen duzue aurtengo ekitaldiko beste talderik?
Bai, ia denak ezagutzen ditugu. Mafalda eta Tribade taldeek dakartzaten lan berriak ikusteko gogotsu gaude, baita besteren bat ere.
Izenak dioen moduan, jaialdia rock izaeragaz jaio zen. Zelan ikusten duzue reggaetoiak, autotuneak edo elektrokunbiak bere lekua egitea jaialdian?
Festibala gustuko dugu, nahiko punkia da eta. Autotunea abesten ez dakigulako da, punkaren oinarria legez; beraz, gure saltsan gaude.
Zeintzuk izango dira zuen hurrengo erronkak?
Tribadegaz eta Mafaldagaz batera 'Melokotoitzar' bat kaleratzekoak gara. Gogoa itzela dugu aurkeztu eta jendearen erreakzioa ikusteko.