Landako Erakustazoka milaka lagunen topaleku izango da zapatuan eta garbiketa zerbitzua handitzea erabaki du udalak. Dioenez, "musika jaialdiko arduradunek ere konpromisoa hartu dute jaialdian bolondres bezala arituko diren pertsonei" ingurua garbi mantentzeko irizpideak helarazteko. Jaialdian 25 komun itxi, 12 pixaleku eta mugikortasun arazoak dituztenentzako komun egokitu bat ere egongo da.
Birziklatze kontzientzia sustatzeko kartelak ere ipiniko dituzte.