Durangoko Udalak jakitera emandako 21 neurriak eta horien gaineko azalpenak:
- Ludoteka zerbitzua abian jartzea: ludotekaren bidez, haurrei aisialdirako
espazioak eskaini nahi zaizkie, beren adineko pertsonekin harremanak izan ditzaten,
haien garapen integralerako diseinatu eta bideratutako jolas-jardueretan. - Gazteleku zerbitzua abian jartzea: Gaztelekuaren bidez, Durangoko gazteei
aisialdirako guneak eskaini nahi zaizkie, beren adineko pertsonekin harremanak izan
ditzaten, beren garapen integralerako diseinatutako eta bideratutako jolas
jardueretan. - Haur eta nerabeen autonomia eta osasunari begirako jarduerak garatzea:
hainbat programa jarriko dira abian ikastetxeekin lankidetzan, MUGIMENT, “Eskolara
lagunekin joatea”, “Jolas-eguna kalean”, etab. - Adinekoen Mahaia sortzea: Mahai honen bidez komunikazioa, elkarlana eta
sinergiak hobetu nahi dira esparru horretan lan egiten duten udal elkarte eta arloen
artean. - “Taxi lagun” zerbitzua abian jartzea: zerbitzu honen bidez, adinekoei edo
mugitzeko arazoak dituztenei osasun-laguntza emateko mugikortasuna erraztu nahi
da. - Indarkeria matxistaren ondorioz Durangon eraildako emakumeak omentzeko
gunea: indarkeria matxistaren aurkako borrokan beste gune bat sortzea, indarkeria
matxistaren ondorioz Durangon eraildako emakumeak omentzeko. - Sexu-aniztasuna ezagutu eta errespetatzeko jarduerak: Sexu-aniztasuna
ezagutu eta errespetatzeko jarduerak antolatzea maiatzaren 17aren inguruan
(Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna). - Bonbardaketen eta errepresio frankistaren oroimen-guneak seinaleztatzea:
“Aztarnak” ibilbidean, informazio-panelak erabiliz, zenbait gune seinaleztatuko dira
Durango Uriaren memoria biziaren parte izan daitezen. - Auzoetako Kontseiluak sortuko dira: Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak deszentralizatzeko, eta auzoetako beharrizanei erantzuteko, behar beharrezkoa da auzoetako kontseiluak abian jartzea.
- Auzoetako Zinegotzigoa sortuko da: Udala auzoetara hurbilarazi nahi dugu kudeaketa deszentralizatzeko. Auzoetako zinegotzia udalaren eta auzoetako kontseiluen ordezkaria izango da, eta auzoetako beharrizanak, kezkak eta iradokizunak jasoko ditu.
- Aurrekontu Partehartzaileak herritarren proposamenetatik abiatuta:
Durangarrei udaleko aurrekontuak garatzea ahalbidetu, halaxe, guztion artean, zein
Durango mota nahi dugun erabaki ahal izango dugu - Aldundiari Durangoko katastroko balioak berrikusteko eskatzea: Durangon
OHZren zerga eguneratzeko, Aldundiak katastroko balioak eguneratu behar ditu.
Eskualdeen artean desberdintasun handiak daudenez, katastroaren balioak
aldatzeko eskatuko diogu Aldundiari. - Azoka tematikoak antolatzea baserritarrekin eta ekoizleekin batera: neurri
honen bidez lehenengo sektorea sustatuko dugu, elikadurako zirkuitu laburrak
aktibatuko ditugu eta elikadura-subiranotasunari buruz kontzientziatuko gara - PERCO (Merkataritza Birgaitzeko Plan Estrategikoa) berria egitea:
Merkataritzaren benetako egoera aztertuko dugu, sustapen- eta indartze-neurriak
hartzeko - Durango osoan bosgarren edukiontzia (organikoa) jartzea: Murriztu,
Berrerabili eta Birziklatzeko estrategiaren barruan, bosgarren edukiontziaren
erabilera jarri eta sustatuko dugu. - Bilketa selektiboa hiriguneko saltokietan: lokal komertzialek sortzen dituzte hondakinen zati handi bat hirigunean. Hori dela eta, bilketa selektiboa martxan jarriko
dugu - Udal mendien kudeaketatik datozen irabaziak udal mendietan inbertitzea:
bertako espezieak landatuko dira, eta, ahal den neurrian, baso-lur gehiago
eskuratuko da, udal mendien kudeaketari dagokionez udalaren subiranotasuna
inplementatzeko. - Durangoko udal-titulartasuneko mendietan, oxido kuprosoarekin
fumigatzea debekatzea: debekatu egingo da oxido kuprosoarekin fumigatzea, gure
udal-mendiak kutsadurarik gabe egon daitezen. - Airearen Kalitatearen Mahaia martxan jartzea eta Ekintza Plana zehaztu:
Airearen Kalitatearen Mahaia sortzea, inplikatutako eragile guztiekin batera
(enpresak, herritarrak eta erakunde publikoak) Durangoko airearen kalitatea
hobetzeko neurriak ezar daitezen. - Hirigune Historikoaren zarata mapa eta hartu beharreko neurriak adostu:
helburua da neurriak ezartzea, alde zaharreko eragileekin batera, inguruko kutsadura
akustikoa murrizteko. - Alde Zaharrean hondakinak biltzeko sistema berria: hirigune historikoan
hondakinak biltzeko sistema bat ezarriko da bizilagunen eta komertziarien
ekarpenekin eta uharte mugikorren sistema baten bidez.