Geu Bek Durangoko Zugaza zinemaren arduradunak eskertu ditu egitasmoagatik. "Bai aurre-estrenaldi hau programatzeagatik, bai sesio horren irabaziak elkarteari emateagatik eta, baita behar bereziak dituzten pertsonekin izan duten sentsibilitateagatik" ere.
Ume autistak eta behar handiak dauzkaten pertsonak laguntzeko Gobernuz Kanpoko Erakundea sortu zuten lagun biren istorioa azaltzen du filmak. Aurre-estreinaldia bihar izango da, eguena, arratsaldeko 19:30etan.