Gaur goizeko klaseak hasi aurretik, eskolan zeudenek ezohiko zerbait usaindu dute. Ondorioz, ez dituzte klaseak hasi eta badaezpada suhiltzaileei deitzea erabaki dute. Suhiltzaileek eta teknikariek egoera aztertu eta ez dute ezer aurkitu, eta klaseak normaltasunez eman daitezkeela esan diete. Ohi baino beranduago bada ere, klaseak normaltasunez ematen ari dira orain, Landako Eskolako iturriek ANBOTOri kontatu diotenez.