[BIDEOA ETA ALBISTEA] Urpekaritzan lehen pausoak emateko ikastaroa eskainiko dute Durangon

Ekaitz Herrera 2020ko ots. 25a, 09:45

Ikastaroa 'bataio' lez ezagutzen dena izango da, hau da, urpekaritzaren munduan barneratzen hasteko lehen oinarriak eskainiko dira. Martxoaren 8an eta 15ean eskainiko dute Landako II kiroldegian, 10:30etik 12:00etara bitartean edo 12:00etatik 13:30era bitartean. Izena emateko Landako II kiroldegiko harrerara jo beharko da. Durango Kirolak entitateak eta Kirolenek elkarlanean antolatutako ikastaroa da.

Durangoko Udaletik jakinarazi dutenez 32 plaza egongo dira guztira. Izen-emateetan kopuru hori gaindituko balitz, zozketa bidez erabakiko da zeintzuk izango diren onuradunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!