Lanbide Heziketako 123 ikaslek Europako enpresetan egingo dituzte praktikak, Erasmus programei esker

Anboto 2020ko ots. 20a, 13:23

Erasmus-ari esker enpresako praktikak nazioartean egingo dituzten ikasleak, gaur, Durangon.

HETEL-ek, Lanbide Heziketako Zentroen Euskadiko Elkarteak, Durangoko Maristak ikastetxean batu ditu ikasleak, gaur, eta bidaiaren nondik norakoak azaldu dituzte.

123 ikasleetatik 48 Bizkaikoak —Durangaldeko bost— dira, 35 Gipuzkoakoak eta 40 Arabakoak. 85 ikasle  goi mailako zikloak ikasten ari dira eta 38 ikasle erdi mailakoak. Europako zenbait herrialdetako enpresetan egiten dira praktikak, hala nola Irlandako, Italiako, Poloniako, Frantziako, Errumaniako, Txekiar Errepublikako, Herbehereetako eta Maltako enpresetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!