Durango Kirol Taldeko emakumeak seigarren geratu dira Master Kluben Espainiako Txapelketan

Joseba Derteano 2020ko ots. 17a, 11:59

Euskal Autonomia Erkidegoko talde bakarra izan dira.

Durango Kirol Taldeko (DKT) emakumeak seigarren postuan sailkatu dira Espainiako Master Klubeen pista estaliko Txapelketan. DKT izan zen ekitaldi horretan parte hartzeko eskubidea lortu duen EAEko talde bakarra.

Larunbatean, Sabadellen izan zen txapelketa eta hauek bertan aritu zuten taldekideak: Eva Muñoa (Elorrio), Goretti Etxegibel (Durango), Arantza Ausán (Irún), Sonia Oceja (Durango), Begoña Martínez (Durango), Amaia Pico (Bermeo), Izaskun Egibar (Bermeo), María José Gil (Arrasate), Inma Ruiz (Gernika), Aurora Pérez (Madrid).

Gil arrasatearrak eta Ruiz gernikarrak garaipena lortu zuten 800 eta 3000 metrotan. Begoña Martinez hirugarrena izan zen hesien lasterketan.
 
Aire libreko txapelketa ,Alakanteko La Nucían izango da, ekainaren 20an eta, berriz ere, han egongo dira durangarrak, zortzigarren urtez etenik gabe.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!