Delgado neba-arrebak, jaurtiketa luzeen etorkizuna

Anboto 2020ko ots. 14a, 08:00

Celiak 14 urte ditu eta Bitorrek, 16. Neba-arreba abadiñarrek beste kirol batzuk probatu zituzten umetan —saskibaloia Celiak eta futbola Bitorrek—, baina argi dago atletismoko jaurtiketa luzeetan aurkitu dutela euren neurriko kirola. Horixe erakutsi dute Sekulebedarra taldeko jaurtitzaileek Gasteizen lehiatutako Euskadiko Txapelketan. Bien artean lau domina irabazi dituzte, euretariko hiru urrezkoak. Eskualdeko kirolariek lortutako urrezko domina bakarrak izan dira.

Ez da txapeldun geratzen diren  lehenengo aldia. Iaz ere, nor bere  mailan, onenak izan ziren, etorkizuna badutela erakutsiz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!