'Mugiment' txartelera gehitzeko eskatuko du Durangoko Udalak

Anboto 2020ko ots. 10a, 12:15

Kirol azpiegiturak beste herri batzuetako herritarrekin partekatzeko aukera eskaintzen du txartel honek. 

Bizkaiko ekimen honetan hamasei herrik parte hartzen dute, guztiak Ezkerraldean eta Meatzaldean. Udaletxeko teknikarien proposamena jaso ostean, udal gobernu taldeak gainontzeko alderdiei helaraziko die, eta guztien artean gaia landuko dutela adierazi udalak ohar baten bidez. "Uste dugu garrantzitsua dela durangarrek aukera izatea herri ezberdinetako kirol instalazioak erabili ahal izateko, izan ere, durangar askok egiten dute lan Durangotik kanpo. Azken finean, jarduera osasungarriak sustatu nahi ditugu, eta ekimen hau bide horretatik doa” adierazi du Ane Abanzabalegi zinegotziak; Durango Kirolakeko lehendakaria ere bada Abanzabalegi.

'Mugiment' proiektua 2017. urtean jarri zuten martxan. Durangoko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenaren arabera, ekimena eskualdeko beste herri batzuetara zabaltzeko aukera aztertzen ari dira beste udalerri batzuk. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!