Julen Ozaeta nagusi Kobaz Koba trail lasterketan

Anboto 2020ko ots. 10a, 12:08
Argazkia: Julen Ozaeta (Urola Kostako Hitza)

Julen Ozaeta durangarrak Kobaz Koba trail lasterketa irabazi du asteburuan. 

Domekan Kobaz Koba trail mendi lasterketaren bosgarren edizioa jokatu zen Zestoan. Bertan, Julen Ozaeta durangarra nagusitasunez gailendu zen. Bigarren postuan, Iñigo Arantzamendi helmugaratu zen, eta hirugarren, Borja Zubizarreta. Emakumezkoetan, Oihana Kortazarrek irabazi zuen, eta Leire Baraibar eta Maud Combarieuk osatu zuten podiuma. 

26 kilometroko lasterketa
1. Julen Ozaeta (Durango)
21. Eneko Garitagoitia (Mallabia)
45. Iñigo Uranga (Durango)
95. David Roman (Durango)
120. Jose Angel Domingo (Durango)
141. Jose Aguilera (Abadiño)
160. Fran Zarzuela (Durango)
200. Eneko Goenaga (Abadiño)
218. Ruben Primo (Durango)

15 kilometroko lasterketa
68. Javier Diez (Zaldibar)
119. David Caballero (Zornotza)
120. Eva Gonzalez (Zornotza)
177. Unai Lopez (Berriz)
207. Alex Coello (Berriz)
234. Javi Garduño (Zornotza)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!