Nazioarteko inmigrazio politikak eta estatuen harresiak salatu dituzte Durangon

Anboto 2020ko ots. 8a, 12:37

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak deituta, kontzentrazioa egin dute gaur eguerdian Durangoko Andra Marin. Tarajalgo sarraskia gertatu zenetik sei urte pasa direla gogoratzeko egin dute salaketa. 

Tarajalgo sarraskia 2014ko otsailaren 6an gertatu zen  Ceuta hirian (Espainiar estatua). Hainbar lagun Marokotik Ceutara sartzen ahalegindu zen igerian. Guardia zibilak gomazko balak jaurtita hartu zituen. 15 lagun hil ziren uretan itota.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!