Adinekoen antzerki jaialdia antolatu du Gora ta Gorak otsailaren 12tik 15era

Aritz Maldonado 2020ko otsailaren 7a

Jardunaldien zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. 

Mende laurdena bete du Gora eta Gora! adinekoen antzerki konpainia durangarrak, eta urteurrena borobiltzeko Solo se vive una vez komedia dramatikoa antzeztuko dute birritan.19:00etan izango dira emanaldiak, eta sarrera doakoa izango da.

Jaialdia apirilaren 12an hasiko da, Urretxu-Zumarragako (Gipuzkoa) Ramon Batista el Trapero ikuskizunagaz. Apirilaren 13an, eguenagaz, Errenteriako (Gipuzkoa) Ausardi antzerki taldearen Come y bebe que la vida es breve antzerkia ikusi ahalko da; drama musikala da. Bi emanaldi hauek 18:00etan izango dira.

Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak nagusien jarduna goraipatu dute aurkezpenean. "Emozioak komunikatzen dizkigute" adierazi du alkateak. "Txunditurik gaude horrelakoetan, nagusiek kultura sortzeko duten " gehitu du Riosek gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!