Bihar, otsailak 6, iluntzeko 19:30ean izango da saioa, Andra Mariako elizpean. Pechakucha formatuan hiru proiektu ezagutzeko aukera egongo da, hau da, hogei segunduro hogei irudi erakutsiko dituzte sortzaileek.
Aurkene Pagalday bitxigile elorriarra da; Kenika izenagaz (lehen DirDir) eskuz egindako bitxiak kaleratzen ditu diseinua eta artisautza uztartuz. Ane Barreinkua durangarrak artelanak zaharberritzen ditu. The Van talde berriztarrak, ostera, lehen diskoa kaleratu du berriki.