135 neurri "zehatz eta egingarrik" markatuko dute Durangoko udal gobernu taldearen 2023ra arteko "iparrorratza"

Ekaitz Herrera 2020ko ots. 5a, 11:26

Gobernu planaren aurkezpen publikoa egingo dute otsailaren 11n, 19:00etan, San Agustin kulturgunean egitekoa den ekitaldian. Durangoko herritar eta eragileak gonbidatu dituzte bertara. 

"Hurrengo hiru urteetan etorkizuneko Durangoren oinarriak landu" gura ditu gobernu taldeak eta horretarako 135 neurri "zehatz eta egingarriz osatutako Gobernu Plana landu" du. Neurriek, Durango "demokratikoagoa, justuagoa, orekatuagoa, garbiagoa, euskaldunagoa, feministagoa eta inklusiboagoa" lortzea dute helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!