Urtebeteko ibilbidea borobiltzeko, jaialdia prestatu du musika elkarteak astebururako. Barikuko jardunaldian State Alerta, Peligro 66 eta Animales Muertos taldeek joko dute. Abadiñarrek beraien bigarren lana labean dute. Bigarren taldea Comando 9mm, Andanada 7 eta 37 Hostias taldeetan aritutako kideek osatzen dute. Animales Muertos, ostera, Zaragozako punk talde mitikoa da. Natxogaz batera Non Serviumeko Karlitos eta Niño arituko dira oholtza gainean.
Metala ukituak zapatuan
Zapatuko protagonistek, ostera, metala jorratzen duten nagusiki. Durangaldeko Klown taldea arituko da, Eraso! For The Glory, AD eta Holy Txala taldeegaz batera.
Sarrerak salgai daude. Bi egunetako bonoa 20 euroren truke erosi daiteke (25 euro, leihatilan erosiz gero); egun bakoitzeko sarrerak 12 eurotan erosi daitezke (15 euro, leihatilan).