Gazteak "eszenatoki gainera animatzeko aitzakia" gisara bertsio gaua antolatu dute barikurako honetarako. Hemendik At!, Kuraia, Silvia Perez Cruz, Rotten XIII, Gose, Kaos Etiliko, Gata Cattana, Radio Birdman, The Hives eta DJ Bull izango dira bertsionatuko diren taldeak.
Garajetik!-en hazia
Fundizio zaharrean biltzen direnen artean, gazte musikariei erraztasunak eskaintzea izan da kezka nagusietako bat hasieratik. "Durangon gazteen musika talde gero eta gutxiago zegoen, eta horri buelta bat emateko antolatu genuen Garajetik! jaialdia. Ostean etorri da entsegu lokalaren eraikuntza". Sorginolako musika proiektura batzea gura dutenei gonbidapena luzatu diete, bide batez.