Elkarretaratzea deitu du eguaztenerako Euskal Herrian Euskarazek

Anboto 2020ko ots. 3a, 11:29

Urtarrilaren 30eko greba egunean gertatutako "hizkuntza eskubide urraketa" salatzeko deitu dute elkarretaratzera. 19:30ean izango da mobilizazioa, Durangoko ertzain-etxearen aurrean.

"Euskaldunoi erasorik ez! Hizkuntza eskubideak errespetatu" lelopean egingo da elkarretaratzea. Urriaren 30eko greba egunean "eskubide zibil eta linguistikoen" urraketa salatu zuen twitter bidez durangar batek. 

Sarean oihartzun zabala eduki zuen salaketak. Eguazteneko kontzentrazioan administrazioa "euskalduntzea" eskatuko da, baita ere.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!