Irene Loizatek irabazi du Euskadiko Kros txapelketa

Anboto 2020ko ots. 2a, 15:39

Gernikan jokatu den txapelketan, Durangarra izan da bizkorrena. Araitz Villa abadinarra izan da txapelduna 23 urtez azpikoetan.

Txapelketa oparoa izan da Durangaldeko ordezkarientzat, izan ere, Gontzal Murgoitio eta Izaro Aranburu ere lehenak izan dira 20 urtez azpiko eta 18 urtez azpiko txapelketetan, hurrenez hurren.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 663 atleta lehiatu dira Gernikako proban, guztira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!