Ateak ireki ditu Berdeago azokak

Aritz Maldonado 2020ko urt. 31a, 16:51

Jasangarritasunaren euskal azoka antolatzen den zortzigarren edizioa da gaur hasi dena. 

Karmele Gomez Berdeagoko Jasangarritasunerako Europako Elkarteko koordinatzaileak norbanakoak duen garrantzia nabarmendu gura izan du hasierako ekitaldian: guztion lana da gure ingurunea hobetzea, kontsumo arduratsuaren eta gure baliabideen erabileraren bidez. Elkartetik sentsibilitate hori sustatu gura dugu eta horregatik da hain garrantzitsua azoka hau. 

Ima Garrastatxu Durangoko alkateak ekimenaren filosofia azpimarratu du. "Oso interesgarria iruditzen zaigu horrelako ekimenak gure herrian egitea. Durango garbiagoa, jasangarriagoa eta berdeagoa izan dadin ekimen propioak landuko ditu gobernu honek legegintzaldi honetan, eta horiek bat datoz beste eragile batzuk lantzen dituzten ekimenak ere, azoka hau izan daitekeen bezala".

Gaurtik hasita, otsailaren 1ean, 2an, 8an eta 9an ekitaldiak egongo dira Landako Gunean. Bere lehenengo azokatik 90.000 bisitari baino gehiago eduki ditu Berdeagok. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!