Fuerza 3 deituko da beraien lehen lan luzea, eta martxoaren 13an kaleratuko dute Aloud Music disketxe ezagunarekin. 'Noventas' deitzen da single berria, eta abestian igarri daitekeen bezala, nabaria da bikotearengan hamarkada horrek utzita eragina. Ibilbide laburrekoa izan arren (2018an kaleratu zuten beraien lehenengo demoa), dozenaka kontzertu eskaini ditu Pinpilipussiesek, besteak beste, Durangon, Elorrion eta Berrizen. Lan berria aurkezteko ere bira egiteko asmoa dute.
Miguel Trias de Bes arduratu da bideoklipa zuzentzeaz, eta Bartzelonako Ladyhalcon estudioetan grabatu zuten.