[BIDEOA] 'Bidesaria lapurreta bat da’ lelopean 400 bat lagun manifestatu dira Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko urt. 25a, 19:45

AP8 Peajerik Ez! plataformak deituta manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Durangaldean. Durangoko Ezkurdiko plazan irten eta Iurretako bidesarira arte joan dira 400 bat lagun bidesaria kentzeko eskatuz. 

Plataformako kideek gogor kritikatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak Ap-8ko autopistako bidesaria mantentzea. "Bigarren mailako bizkaitartzat gaituzte, eta hori onartezina da. Bidesariarekin amaitu behar dugu", adierazi dute. Bestalde, manifestazioara joan diren herritarrei eskerrak eman dizkiete, eta martitzenero 18:00etan Iurretako bidesarian egiten dituzten mobilizazioetan parte hartzeko eskatu diete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!