Lumamaia editorialarekin elkarlanean antolatu du Urrikek lehiaketa. Parte hartzea gura dutenek martxoaren 15era arte dute beraien kontakizunak bidaltzeko; kontakizunek argitaratugabeak izan behar dute, eta 3.000 berbako luzera izan behar dute gehienez. Horrez gainera, 'aterki horia' adierazpena jaso behar dute.
Saria 300 eurokoa izango da. Obra irabazlea, eta finalista publikatu egingo dituzte.