Durangoko agenda kulturala biltzen duen DKB! aplikazioa aurkeztu dute

Aritz Maldonado 2020ko urt. 23a, 12:12
Maider Larrañaga, Julian Rios, Ane Abanzabalegi eta Ander Alvarez

'Durango Kulturaz Blai!' aplikazioak ekitaldien prezioa, ordua, hizkuntza eta bestelako informazioa eskainiko die erabiltzaileei. Android zein iOS plataformetan erabili daiteke.

"Herrian zegoen gabezia bat betetzeko asmoz sortu dugu aplikazioa" azaldu du Julian Rios alkateordeak aurkezpenean. Durangon antolatzen diren ekitaldiei zabaldundea emateaz gainera, "antolatzaileak elkar ez zapaltzeko" helburua ere badu DKB!-k Ane Abanzabalegi zinegotziaren berbetan. "Erabiltzaileek eskura izango dute Durangon egingo diren ekitaldiei buruzko informazioa, eta antolatzaileen lanari ere ikusgaitasuna emango zaio".

Aplikazioa herriko kultur eragile desberdinen artean elikatzeko asmoa agertu dute, beste alde batetik. Horretarako, ekitaldien berri emateko agenda@durango.eus helbidera idazteko eskatu du Maider Larrañaga San Agustin kulturguneko koordinatzaileak. "Gehiago elikatu ahala, interesgarriagoa izango da guztiontzako" gehitu du Larrañagak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!