Produktu ekologiko eta jasangarriak egiten dituzten 100 ekoizle inguru batuko ditu Berdeago azokak

Igor Galarza 2020ko urt. 22a, 14:39

Urtarrilaren 30ean ziren azokari hasiera ematekoak, baina Greba Orokorra dela eta, egun bat atzeratzea erabaki dute. Bi asteburuz egongo dira 100 ekoizle inguru bertaratzen den jendeari beraien eskuz egindako produktuak azaleratzen. Zortzigarren edizioa izango du Berdeago azokak

Urtarrilaren 31n hilabetea bukatzearekin batera, produktu eta ekoizpen jasangarriak elkartzen dituen Berdeago azoka antolatuko dute Durangoko Landako Gunean. Asteburu bakoitzean bi ildo desberdin jorratuko dituzte: Urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra bitarte "Berdeago Energy" deituriko asteburua antolatuko dute; eta otsailaren 8 eta 9an, berriz, "Berdeago Nature".

Gaur egindako prentsaurrekoan, Durangoko alkate Ima Garrastatxuk esan du "pozgarria" dela Durangok "Berdeago bezalako azoka garrantzitsua hartzea". Alde horretatik, Garrastatxuk gaineratu du Durangoko Udalak bat egiten duela "azokak bultzatzen duen filosofiarekin", eta herri garbiago eta jasangarriagoa eraikitzeko lan egingo dutela adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!