Irene Oguiza durangarrak debuta egin du Athletic-en lehen taldearekin

Joseba Derteano 2020ko urt. 22a, 08:59
Irene Ogiza Athletic-ekin. (Argazkia: www.athletic-club.eus)

Denboraldi honetan lehenengo taldearekin debuta egin duen hirugarren futbolaria da.

Irene Oguizak joan zen igandean izan zituen bere lehen minutuak emakumezkoen lehen taldearekin Madrid CFF taldearen aurka. Durangoko erdilaria atsedenaldian zelairatu zen Andrea Sierraren ordez eta horrenbestez, Athleticen emakumezkoen lehen taldearen historian debuta egin zuen 95. jokalaria da. Angel Villacampak baja ugari zituen partidarako eta ondorioz, Iraia Iturregiren taldera jo zuen, Oguizaz gain, Amaiur Sarriegi ere deituz.

Iturregiren joko-eskeman finkoetako bat da jokalari ezkertiarra eta Reto Iberdrolan jokatutako 16 jardunaldietatik 15etan hamaikakoan izan da. De la Navarekin eta Sarriegirekin batera (Madril CFFren aurka ere jokatuko du), denboraldi honetan lehenengo taldearekin debuta egin duen hirugarren futbolaria da Oguiza.

Oguizak 20 urte ditu eta Industria Antolakuntzako ikaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!