[BIDEOA] Orkatz Beitiak Espainiako errekor berria ezarri du 60 metrotan eta M40 kategorian

Joseba Derteano 2020ko urt. 18a, 22:07

Marka berria 7.06 segundotan ezarri du Durango Kirol Taldeko atletak.

Orkatz Beitiak (0ndarroa, Durangon bizi da, 1979) Espainiako errekor berria ezarri du 60 metrotan eta M40 kategorian. Gaur Donostiako Anoeta belodromoan honako marka lortu du: 7.06. Aurreko marka Pedro Pablo Nolet asturiarraren eskuetan zegoen 2012az geroztik: 7.11. Beitia Durango Kirol Taldeko atleta da eta entrenatzaile lanetan ere aritzen da klub horretan.

Bideoan zortzigarren kaletik ikusi daiteke Beitia. Ikuslearen ikuspuntutik gertuen dagoen erreitik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!